Coopfunding kanpainan jasotako elkartasuna eskertuko dute Errekaleorren, egitarau oparo batekin
Coopfundingean lortutako 100.000€ak eskertuko dituzte urrian zehar Gasteizko auzo askean. Ekarpen ekonomikoa egin zutenei ez ezik, herritar guztiei eman nahi dizkiete eskerrak. Tailerretan edo ekintza ezberdinetan izena emateko konfirmazioa eskatu dute.
Maiatza erdialdean Iberdrolak Ertzaintzaren laguntzarekin Errekaleorreko bizilagunei argia moztu zienetik, lau hilabete bete dira jada. Ekainaren 3an, behin “Herria Bizirik” manifestazio jendetsua amaituta, Coopfunding kanpaina bat jarri zuten abian, “Argi Izpiak Iluntasunean” lelopean. 100.000€ behar zituzten auzoa Euskal Herriko handiena izateko. Lortu zuten eta laster hasi ziren burubelarri, eguzki plakak instalatuz instalatzen.
Orain, jasotako babes hori bueltan emateko ordua iritsi zaie errekaleortarrei. Coopfunding kanpainan eskainitako tailer eta sariak urrian zehar eramango dituzte aurrera: urriaren 6tik 28ra bitartean 28ra arte, hainbat tailer, emanaldi eta otordu egingo dituzte.
Baina eskerrak ez dira soilik izango diruarekin ekarpen ekonomikoa egin zutenentzako: “Auzokideok jaso dugun elkartasuna izugarria izan da. Euskal Herri osotik eta nazioartetik jaso ditugu sostengu keinuak, Bermeotik Valparaisoraino. Erasoen eta mehatxuen aurrean Errekaleor Bizirk nahi duzuen guztiekin partekatu nahi dugu garaipen hau”. Hori dela eta, urriko ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira.
Ostiralean, urriaren 6an, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin bertso afari batean emango diote hasiera hilabeteari. Ondoren, tailer ezberdinak egingo dira hurrengo asteetan zehar, La Pulgarekin flamenko dantza tailerra, alboka tailerra Ossesekin edo Hileroko Zikloaren tailerra, adibidez. Eta guztia ez da auzoan geratuko: Lakabera bisita egingo dute urriaren 27an. Eta Urriaren 28an, larunbatez, “Azken Ilunpeko Festa”, hilabetea amaitzeko.
Ekintzetan izena emateko, gukargidaukagu@gmail.com helbidera idatzi beharra dago, izen abizenak eta jaso nahi diren tailer, afari edo ekintza espezifikatuz. Sari bezala aukeratutako kamisetak eta bestelakoak ere banatuko dituzte eta telefono zenbaki bat jarri dute martxan, konfirmazioak egiteko eta zalantzak argitzeko: 695 712 668.
Egitaraua osorik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!