Borroka-esparru ezberdinak, ekainaren 10eko giza-kateko protagonistak
Gure Esku Dagok antolatutako giza-kateko azken kilometroek kolore ezberdinak izango dituzte: feminismoa, ingurumena, okupazioa, pentsionistak…
Ekainaren 10eko giza-katerako egun gutxi falta direnean, gero eta zehaztasun gehiago eman dituzte jakitera antolatzaileek. Gasteizko kiloemtroak betetzeko, adibidez, 5.000 herritar dira beharrezkoak, hiriburuko zortzi kilometroak osatzeko.
Orain, borroka-esparru ezberdinak non egongo diren jakin du Hala Bedik. Feminismoa, ingurumena, okupazioa, gazte mugimendua… Arlo bakoitzak bere kilometroa izango du, auzo bakoitzeko herritarrekin lagunduta. Bide batez, antolatzaileek kilometro bakoitza esperru ezberdinetako aldarrikapenekin betetzeko deia egin dute.
Hauek dira arloak, kilometroz-kilometro:
- 194. kilometroa (Gorbeia Merkatal-Gunean): Ingurumena
- 195. eta 196. kilometroa (Mendigureneko bidea eta Forondako gasolindegia): Sindikatuak
- 197. kilometroa (Abetxuku-Arangiz): Okupazioa eta Gazte Mugimendua
- 198. kilometroa (A1 gaineko zubia): Kirola
- 199. kilometroa (Abetxukuku zubia): Aniztasuna
- 200. kilometroa (Arriagako atea, 60) : Kultura eta Euskara
- 201. kilometroa (Kutxi kaleko sarrera): Feminismoa
- 202. kilometroa (Kutxi kaleko amaiera): Pentsionistak
Giza-katea erdialdean amaituko da, Eusko Legebiltzarrean eta Aroa Arrizubietak eramango du azkeneko lekukoa. Egun horretan, emakume, bertsolari, gazte eta arabarren “aurpegia” izango da gasteiztarra, Aleak jakinarazi duenez.
“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, giza-katean berriro egingo dugu”, esan zuten orain dela bi hilabete antolatzaileek Gasteizen egindako ageraldi parte hartzailean. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.
Laudio, Amurrio, Murgia…
Horretaz gain, Arabako beste zenbait herri zeharkatuko ditu giza kateak: Laudio, Amurrio eta Murgia, besteak beste. Antolatzaileek adierazi dutenez, 100.000 lagun baino gehiago beharko dira ibilbidea osatzeko. izan ere, 2014ko giza kateak 150.000 lagun batu zituen 123 kilometroko ibilbidean. Aurtengo erronka, beraz, zailagoa izango da eta Arabak paper garrantzitsua izango du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
