Borja Lazaro gogoratu dute desagertu zenetik lau urte bete direnean
Lau urte igaro dira argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik.
Laugarren urtez, Kolonbian desargertu zen Borja Lazaro gasteiztarra gogoratu dute Gasteizen. Elkarretaratzea urtarrilaren 7an izango da, 13:30ean, Urrezko Zeledonen plazan (Korreosen). Bertan izan dira Lazaroren familia, lagunak eta ezagunak, eta horiekin batera, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Paco Lobaton eta Anabel Carrilo, QSDGLobal fundazioaren presidente eta zuzendaria, hain zuzen ere. Erakunde honek lan handia egiten du desagertutako pertsona eta haien familien alde.
Familiak eta lagunek haren zain jarraitzen dute, eta aurten, besteak beste, Gasteizko Udalaren laguntza jaso dute, izan ere, Pertsonen Desagerpenekiko Udalerri Sentikorren lehen Sarearen kide bihurtu da; besteak beste, desagertze-salaketei erantzun eraginkorragoa eta antolatuagoa ematea helburu duen sarea.
Lazaro ingeniari informatikoa eta argazkilaria zen, eta 2013ko urriaren 6an Hegoamerikara abiatu zen, bidai luze bati ekiteko. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean, El Cabo de la Vela izeneko herrian zegoela, desagertu zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!