Biolentzia heteropatriarkalaren aurka indar erakustaldia egin zuen atzo mugimendu feministak
Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunean kaleak hartu zituen Arabako mugimendu feministak. Goizetik arratsaldera bitarte ekimen eta mobilizazio ugari burtu ziren. Egunari bukaera emateko milaka emakumek* parte hartu zuten Gasteizko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan.
Indar erakustaldi berria egin zuen atzo, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunean, Arabako mugimendu feministak. Mobilizazio eta ekimenek hartu zuten eguna, biolentzia heteropatriarkalaren aurka autedefentsa feminista aldarrikatuz.
Neska* gazteak lehen lerrora
Protagonismoa hartu zuten Arabako neska* gazteek atzo. Lehen ordutik ekimenak burtu zituzten Arabako hainbat tokitan. Unibertsitateko neska* ikasleek Elurretako sarreran kateatu ziren, sarrera galaraziz. Amurrioko Otsemeak taldeko kideek ere Zaraobe institutuko atean ekimena burtu zuten ere.
Arratsaldean Gasteizko neska* gazteek Boulevard merkatal zentroko saltokiak itxi zituen. Ertzaintzak ekimenean parte hartzen ari ziren bi pertsona identifikatu eta mozal legea ezarri zien momentuan.
Aiaraldean ere eskualdeko ekimena burtu zuten, Amurrion. Herriko txoko ezberdinetatik ibilbide bat egin zuten emakumeen* aurkako biolentzia eremu sexu-afektiboetatik kanpo ere ematen dela azalaratzeko. Besteak beste, instituzio publikoak, eliza edota botere judiziala seinalatu dituzte biolentzia horren adibidetzat.
Milaka emakume* arratsaldeko manifestazioan
Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu zituen hiriburu guztietan, Gasteizen milaka emakume* abiatu ziren Andra Mari Zuriaren plazatik, “Dena dago esnada, todo por hacer” lemapean. Aurretik neska* gazteek blokea egin zuten gaztetxetik manifestazioarekin bat egiteko. Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzeko hartuko zituen kaleak Gasteizko mugimendu feministak, hitzetatik ekintzetara igarotzeko ordua dela aldarrikatuz. Ertzaintzak beste bi emakume* identifikatu zituen mobilizazioan Eusko Legebiltzarrean kartelak jartzeagatik, isuna jartzearekin mehatxatu zituzten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!