Gasteizen ‘Klika’ eginez amaitu da 21. Korrika

Amaitu da 21. Korrika. 11 egun, 2.500 kilometro eta orain dela 10 urte egin bezala, Gasteizen amaitu zen Euskal Herriko mobilizazio handiena, aurreko apirilaren 14an.

“Arrakasta handia” izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, besteak beste, azkenengo eguna dotore atera zelako Arabako hiriburuan. Herri Mugimenduko espresio ezberdinek ere lekukoa eraman zuten azken kiloemtroetan eta, Maialen Lujanbiok sekretupean gordetako mezua irakurri ostean, jaia lehertu zen. Eguneko irudiekin eta Korrikaren abesti historikoekin egunaren bideo-laburpena egin dugu.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

Editar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude