11 egun, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guztiak zeharkatu ostean, 21. Korrika Gasteiza iritsi da. Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko kaleak bete ditu kolore anitzetako irudiak utziz. Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du sekretupean zaindutako mezua.

Gaztetxea eta Hala Bedi: @ikeraginaga

Gasteizko ibilbidean barrena, dozenaka kolektiboen eskutik pasada lekukoa, eta, haietako batzuk Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi izan dira: batera hartuko dute 2.543an kilometroa, bi kolektiboetan euskara ikasi dutenen eramanez lekukoa.

Gasteizko Herri Mugimenduko eragile ezberdinek ere lekukoa eraman dute: Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ernai, Etxerat, kilometro trabestia, Okupazio Mugimendua… Ibilbide guztian zehar Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren askatasuna eskatzen zuen pankarta ikusi ahal izan da.

Behin Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak hartu du hitza: berak idatzi eta irakurri du sekretupean gordetako mezua: hemen irakurri dezakezu osorik.

Eguneko irudiak bilduz argazki galeria osatu dugu gurean.


Argazki galeria


  • Korrikaren lehen kilometroak Gasteizen

  • Korrikaren Gasteizen barrena: Ongi Etorri Errfuxiatuak, Alea, Okupazio Mugimendua, Armentia…

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies