Irrati eta musika estudioak martxan jarriko dituzte Errekaleorren
Lokal berean egongo dira bi proiektuak. Gasteizko musika taldeek duten lokal gabeziari erantzungo diote auzo askean. Ikasturte honetan martxan jarri dituzten proiektuen zerrenda luzera batzen dira biak ala biak.
Gorantza doa, etengabe gainera. Goranzta Errekaleor eta gorantza proiektu kopuruek ere bai. Oraingoa, irrati estudioa eta musika taldeen entsaioetarako lokala jarriko dute martxan laster auzoan. Bi proiektuak lokal berdinean egongo dira, Gaztetxearen alboan, eta auzokideek erabiliko badute ere, auzotik kanpoko norbanako zein eragileek ere honetaz gozatu ahalko dute.
Musika lokalarekin, Gasteizko taldeek merkatutik kanpo lortu ahal izan dezaten entsaio lokala izango da. Aski ezaguna da musika taldeek, gazteek batez ere, entsaiatzeko dituzten arazoak, batez ere, lokalen prezioak zeharo altuak direlako. Baina entsaiatzeaz gain, musika grabazio estudioa ere egongo da bertan, abestiak edota diskak produzitu ahal izateko. Horretarako, lokala prest dagoela adierazi dute auzoko kideek.
Irratiarekin, aldiz, produkzio propioa izango badute ere (grabazio puntualak egiteko, kuñak grabatzeko edota beste ahots batzuk biltzeko erabili daiteke irratia), Hala Bedi Irratiarekin elkarlanean aritzea da proiektuko erronketako bat. Etxe honekin, Hala Bedi irratiarekin, gutxinaka – gutxinaka proiektua finkatzen joango gara, baina baliteke bertatik programak edota kolaborazioa egiteko aukera izatea.
Proiektuetan sakontzen
Hala ere, bi hauek ez dira martxan dauden edo egongo diren proiektu bakarrak. Aurreko ikasturtean okindegiaren proiektua martxan jarri zenetik, ogi ekizpenak gora egin du. Eta ez soilik auzo mailan: Errekaleorretik kanpo, Gasteiz guztian zehar 200 ogi banaten dituzte astean.
Inprentaren proiektua aurtengo beste erronketako bat izan da. Inprimatzeko eta kartelgintzan sakontzeko materiala lortu ostean, inprenta bat jarri dute martxan, besteak beste, herri mugimenduak erabili ahal izateko edo auzoko lagunek eguneroko lanak materializatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!