Hiru familia daude Berakah-k etxegabetzeko arriskuan
Elizarekin lotutako Berakah programak kudeatutako etxebizitzetan bizi diren hiru familia etxegabetuak izateko arriskuan daude, Auzoan Bizi etxebizitza sareak hilabete hasieran salatu zuenez. Erreportaje honetan familia horietako kideen testigantzak jaso ditugu.
Familietako batek etxegabetze jakinarazpena jaso zuen irailaren 26an: etxegabetzea irailaren 28rako iragartzen zuen. Hau da, bi eguneko epeaz. Gainera, aldez aurretik inolako abisurik jaso ez zutenez, “etxegabetze epaiari errekurtsoa jartzeko eskubidea kendu zieten”. Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak azaldu du Etxebizitza Legearen arabera, ezin direla familia zaurgarriak etxegabetu gizarte zerbitzuei aldez aurretik jakinarazi gabe. Kasu honetan, ez epaitegiek ez gizarte zerbitzuek, ez zioten familiari etxegabetzearen jakinarazpenik eman. Lehenago ere salatu du etxebizitza sareak “Berakahk argi mozketak egin izan dituela, familiak modu iraingarri eta arrazistan tratatu dituela, xantaia eta mehatxuak egin dizkietela”. Jazarpen hori bizi izan duen pertsonetako batek azaltzen du bideoan, esaterako, argindarraren fakturarekin egin zioten iruzurra, edota elikagaien bankura jotzeko eskubidea kentzea zigor gisa. Etxeak egoera txarrean daudela ere salatu dute. Berakah-k horrelako praktikak sistematikoki erabiltzen dituela azaldu dute, ez direla kasu isolatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!