[HalaBideo] “BatZuk Okupatzen, BatZuk Komunikatzen”, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen kilometroa
Martxoaren 30ean hasi zen 20. Korrika, eta ibilbideari ekin eta ordu gutxitan Gasteizen zegoen euskararen aldeko lasterketak. Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi Irratiak Kutxi kaleko lehenengo kilometroa egin genuen batera, arratsalde eta gau osoko egitarau bat elkarlanean prestatuz. Martxoaren 18an espetxetik atera zen eta Hala Bedi eta Gaztetxeko kide ohia den Nerea bengoak eraman zuen lekukoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!