HALA BIDEO | Galder Barbado eta Aitor Zelaiak edozein unetan jaso dezakete Auzitegi Gorenaren ebazpena
"Alarma Gaua" egin zuten Gasteizen larunbatean bi gazteen egoera jakitera emateko. Auzitegi Gorenaren ebazpena aurkakoa bada, espetxeratuak izango dira. Elkartasun ekimen gehiago ere egingo dituzte hemendik aurrera, horien artean jaialdia ostiralean Gasteizko gaztetxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!