Gazte emantzipazioa, okupaziotik haratago
Apirilean, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin berreskuratu zituztela jakinarazi zuten hainbat gaztek, etxebizitzak sei urtez hutsik egon ostean. Hala Bideoren erreportaje honetan arazoa hurbiletik ezagutzen duten hiru gazteen testigantzak jaso ditugu, Ensanche 21-en utzikeriaren eta gazteen emantzipazioaren inguruan hausnartzeko.
Alde batetik, Marina Sagastizabal (28 urte, irakaslea), duela hainbat urte bizi da etxebizitza hauetan, ikasleentzako alokairu sozialari esker. Urteak pasa ahala, bere baldintza ekonomikoen aldaketek zein Ensanche 21-en utzikeriak jasanezina bihurtu dute bere egoera.
Bestalde, Ania Rodríguez Besantza (18 urte, ikaslea), gazte askok bizi duten emantzipatzeko ezintasunaren aurrean, etxebizitza eskubidea bere kabuz bermatzeko okupatzea erabaki duten gazteetako bat da.
Azkenik, Marta Sendiu (21 urte, ikaslea), gazteen etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduen GES – Gazte Emantzipaziorako Sareko kidea da. Alde Zaharreko okupazioak eta Ensanche 21-en utzikeria problematika zabalago baten baitan kokatzen du Sendiuk, gazteek euren etxebizitza eskubidearen alde antolatzeko deia eginez.
Erlazionatutako albisteak:
- Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu dituztela jakinarazi dute
- GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Gaur egun dauden baldintza objetiboekin, okupazioa da aukera bakarra» [Araba Hizpide]
- GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da» [Erraietatik]
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!