Bidarteko emakumearen erailketa salatu dute
Iragan maiatzaren 1ean bere bikotekideak hildako Réjane-ren kasua indarkeria matxistatzat jo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Astebetez bi hipotesi izan dituzte zabalik: liskar baten ondorioz emandako eraso matxista izatea bata, edo bikoteak beren buruaz beste egiteko asmoa eduki izana bestea. Azkenik, indarkeria matxista kasu bat zela argitu da eta elkarretaratzeak egin ditu Mugimendu Feministak Euskal Herriko hiriburuetan.
Gasteizen, dozenaka lagun bildu dira Andra Maria Zuriaren plazan.
Argazkiak | HalaKlik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!