Beste urte batez jai herrikoi, euskaldun eta parekideen alde entxosnatuta
Gasteizko txosnetako laburpen bideoa kaleratu dute aurtengo jaietako irudiak bilduta. Datorren urteari begira jarri dira dagoeneko txosnaguneak 40. urteurrena ospatuko baitu.
Gasteizko jaietatik hilabete igaro denean, aurtengo jaiek utzitako irudiekin osatutako laburpen bideoa kaleratu dute Gasteizko Txosnek.
Aurtengoan abuztuaren 2an ireki zituen ateak txosnaguneak, Zeledon jaitsi baino 48 ordu lehenago. 8 egunez luzatu da jai euskaldun, herrikoi eta parekideen aldeko egitaraua.
40. urteurrena
Datorren urteari begira jarri dira dagoeneko Gasteizko Txosnak, 2020an 40 urte beteko baitituzte eta urteurrenaren prestaketan murgilduta daude dagoeneko. Iragarri dutenaren arabera ikasturte honetan “inoiz baino lehenago izango duzue gure berri”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!