Bertan behera geratu dira Gasteizko 2020ko jaiak
Gasteizko Udalak iragarri du ez dela Gasteizko jairik ospatuko aurten. Bilboko eta Donostiako udalekin batera hartutako erabakia da. Gasteizko Txosnek albistea sare sozialen bidez jaso izana salatu dute.
Ofiziala da, ez da jairik ospatuko Euskal Herriko hiriburuetan. Baionak eta Iruñak hartu zuten erabakia aurrena, orain, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek bide berdina jarraitu dute. Covid-19ak sortutako egoerak ezinezko egiten du aforo handiak biltzea eta horrek guztiz baldintzatzen du jaien antolakuntza.
Eragile guztaik kontutan hartzeko eskaria
Jaiak bertan behera uztearen berri sare sozialen bidez jaso izanaz kexu dira Gasteizko Txosnak. Hilabete daramate udalaren atzetik jaien antolakuntzaren inguruko informazio eske eta ez dute ezer zehatzik jaso.
Nolanahi ere, modu batean edo bestean, ekintza batzuk antolatzeko asmoa airean dago oraindik. Formatu aldaketari begira jaietan parte hartzen duten eragile guztien arteko mahai bat osatzea eskatu diote udalari (tabernariak, kuadrillak, txosnak, antzerkigileak…)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!