Beñat Goitia gasteiztarrak Benizze proiektuko lehen lana aurkeztu du: “Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa”
"Bazatoz?" izeneko abestia kaleratu du musikari gasteiztarrak; deep dance estiloko kantua, "frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza" uztartzen dituena.
Beñat Goitia gasteiztarrak proiektu berria aurekztu du: Benizze. Bilboko El Tigre estudioetan grabatutako kantuak dira, Jon Aguirrezabalagaren (We Are Standard) produkzioarekin eta Xabier Eguiak masterizatuta. “Bazatoz?” izeneko abestia (eta bideoa) kaleratu du momentuz; lehen abesti horrek “frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza” uztartzen ditu.
Gainontzeko kantak “gutxinaka” egingo ditu publiko. Hiru kolaborazio aurkeztuko ditu: “Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea”. Euskaraz egin du diskoa Goitiak, “aitzakiarik gabe”.
Montauk taldearekin bi disko argitaratu ostean, bestelako zerbait egin nahi izan du Beñat Goitiak oraingoan: “Mundua aldatu egin da, eta baita ni ere. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz”. Benizze deep dance eta chill estiloko diskoa da, izan ere. “Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa”, baieztatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!