“What the Basque”, a new radio program about Basque social movements in Hala Bedi
Welcome to What the Basque! Tune in on the last saturday of every month from 11-12 for news and interviews about the Basque Country and the powerful and innovative social movements that rule the streets. In every edition of the show the section ¨rub the skin¨ profiles a movement or institution to find out what it does and how it works. The successes and mistakes made in Basque country can be a model for the world. In ¨nor nori news¨ listen to the latest news from the front lines and, finally, why not learn some Euskera (basque) with the hala bedi method.
For an international audience the show is podcast and also broadcast on 3cr Radio in Melbourne, Australia. Contact the show on whatthebasque@gmail.com
Ongi etorriak What the Basquera! Hileko azken larunbatero, goizeko 11etatik 12etara, Hala Bedi irratian izango gaituzue; tarte horretan Euskal Herriko mugimendu sozial berritzaile eta indartsuenetako partaideei elkarrizketak egingo dizkiegu, eta gure lurrotan jazotzen direnak kontatuko dizkizuegu ingelesez. Saioko RUB THE SKIN atalean mugimendu sozial bat aukeratu eta barrenak arakatuko dizkiogu, hemengo arrakasta eta porrotak munduko beste borroka batzuentzat baliagarriak izan daitezkeelakoan; NOR NORI NEWSen Euskal Herriko trintxeretan gertatzen ari denaren berri izan ahalko duzu; azkenik, HALA BEDI METHODen euskera ikasteko oinarrizko erremintak eskuragarri jarriko dizkizugu.
What the Basquek mundura zabaldu nahi du; horregatik, saioa podcast bidez emitituko da, eta baita Melbourneko (Australia) 3cr irrati librean ere! Gurekin harremanetan jartzeko idatzi whatthebasque@gmail.com helbidera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!