Baimenik gabe jarri du Laboral Kutxak iragarkia Andra Mari Zuriaren plazako aldamioan
Joan den ostiralean erretiratzeko "eskatu" zion udalak, baina enpresak uko egin dio eta bigarren olana bat jarri du gaur, astelehena.
Publizitate-olana handia jarri zuen Laboral Kutxak ostiralean Andra Mari Zuriaren plazako fatxada bateko aldamioan. Gasteiz Hoy egunkari digitalak jakinarazi duenez, baina, enpresak ez du iragarkia jartzeko lizentziarik eta, beraz, baimenik gabe ari da.
Ana Oregik, Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zinegotziak, azaldu duenez, Udalak erretiratzeko “eskatu” zion Laboral Kutxari ostiralean, baina uko egin zion honek eta asteburu osoa eman du jarrita. Asteburuan, bestalde, Umbra Festibala dela eta, jende andana ibili da Andra Mari Zuriaren plazan, jaialdiaren puntu garrantzitsuenetakoa baitzen.
Gaur, astelehena, bigarren olana bat jartzen ari da Laboral Kutxa, Udalaren eskakizunak gorabehera.
Aldamioen ordenantza berria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!