Badatoz “Zaharraz Harro” jai autogestionatu eta parte-hartzaileak!
Izaro, Ilargi eta Ane elkarrizketatu ditugu Hizpidean.
Ekainaren 26tik uztailaren 2a arte ospatuko dira Gasteizko alde-zaharreko “Zaharraz Harro” jai autogestionatu eta parte-hartzaileak. 15. edizioa izango da aurtengoa eta auzoko kolektibo, eragile eta komertzio laguntzailei esker, egitarau oparoa antolatu dute alde-zaharreko jaietaz gozatzeko.
Edizio honetan, auzoan pairatzen dugun arazo larri bati heldu diote antolatzaileek: Poliziaren gehiegikeria.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!