Azken eraso transfoboa salatu dute Gasteizko Alde Zaharrean
Uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean egindako eraso transfoboa salatzeko kontzentrazioa egin dute, E28 Koordinadorak, Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta Kutxiko Taskeroek deituta. Azkenengo 3 hilabeteetan Araban 14 LGTBI+fobia kasu gertatu direla gogorarazi dute.
Uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean egindako eraso transfoboa salatu dute, “Aurrean izango gaituzue, zuen gorrotoak ez du lekurik gure auzo eta herrietan” lelopean. Gasteizko E28 Koordinadorak, Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta Kutxiko Taskeroek deitu dute LGTBI+fobiaren aurkako mobilizazioa.
Bertan salatu dute azken asteotan eskalada LGTBI+fobiko larri bat ematen ari dela. Gaur salatu duten eraso honekin azkenengo 3 hilabeteetan Araban 14 LGTBI+fobia kasu gertatu direla gogorarazi dute.
Pasaden uztailaren 14an Lizarran gertatutako erasoa ere ekarri dute gogora: bi pertsonak beste bat iraindu zuten, La Estellesa konpainiako hiri autobusean. «Marikoi zikina», «gay zikina», «goitik behera zulatuko zaitut», «badakit non bizi zaren» modukoak esan. Azpimarratu dute hiri garraioko enpresak ez zuela ezer egin haiei aurre egiteko eta ez zuela inolako ardurarik hartu.
Elkartasuna, antolakuntza eta autodefentsarako deia egiten eman diote bukaera mobilizazioari : “Ez dago gu geldituko gaituen faxismo zein zisheterosexismorik.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!