Azken erailketa matxista salatzeko mobilizazioa egingo da Gasteizen
Asteazkenean Murchanten (Nafarroa) emakume bat hil zuen labanaz gizonezko batek. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak mobilizazioa deitu du Gasteizen gaur, uztailak 9, arratsaldeko 19:00etan General Loma plazan.
Asteazkenean Murchanten (Nafarroa) gizonezko batek autoarekin emakume baten ibilgailua jo, bidetik aterarazi eta hil egin zuen labankadaz. Emakumearen seme-alabak ere autoan ziren. Gizona, antza, eraildako emakumearen ahizparen bikotekide ohia da.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu martxak erailketa matxista hau salatzeko mobilizazioa deitu du Gasteizen gaurko, uztailak 9, arratsaldeko 19:00etan General Loma plazan.
Mobilizazioak Hego Euskal Herrian
Aurten Euskal Herrian izan den laugarren hilketa matxista dela ere salatu du EHko Emakumeen Mundu Martxak eta erailketa matxista ororen aurrean autodefentsa feministaren aldarrikatu du. “Aski da! Erasorik ez, erantzunik gabe!” lelopean, Hego Euskal Herriko hainbat herritan egin dira mobilizazioak. Aiaraldean ere egin da kontzentrazioa, Aiaraldeako Mugimendu Feministak deituta.
Aste honetan Murchanten emandako erailketa matxista salatzeko bildu gara Amurrioko plazan!
Aski da, guk autodefentsa feminista! Emakume guztiak bizirik eta aske! pic.twitter.com/2ChXM5uyc5
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) July 8, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!