Azaroaren 25eko manifestazioa “Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista” lelopean egingo du Mugimendu Feministak
Gasteizko Mugimendu Feministak hitzordua jarri du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako: azaroaren 25ean San Anton plazatik abiatuko da manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan.
Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista” lelopean egingo ditu mobilizazioak Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Aurten, bereziki, Mugimendu Feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi dutela azaldu dute: “eraso horiek emakumeon eta sexo-genero disidenteon borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez baitute helburu”. Indar polizial zein instituzioak seinalatu dituzte kriminalizazioaren arduradun gisa.
Horren aurrean “elkar zaintzea eta babestea” aldarrikatu dute, eta gogorarazi dute “soilik borrokatuz, saretuz zein antolatuz” izango dela posible indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea. Autodefentsaren bidean jarraitu eta justizia “bere gain” hartzean berretsi da Mugimendu Feminista.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!