Azaroaren 19an ospatuko dute Bizilagunak Araba
Bizilagunak Araba ekimenak publikatu duen bideoan ikus daitekeenez, Arabako herri ezberdinetan burutuko dute aurten ere Bizilagunak Araba: Laudio, Gasteiz, Burgelu, Lekora, Araia, Amurrio, Langraitz, Kanpezu … Pertsona ezagun ezberdinek azaroaren 19an etxeko ateak irekitzeko deia egin dute, “zaratak zure burua ez kutsatzeko”.
Apuntatzeko azken eguna azaroaren 10a izango da eta modu ezberdinak daude izena emateko:
bizilagunak.araba@cear-euskadi.org / 945 26 68 05 / 688 81 29 44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!