“Auzoa berpizteko asmoz” azaroko egitaraua aurkeztu du Olarizuko Gazte Asanbladak
Aurreko hilabetean aurkeztu zuten "Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen" dinamika Olarizuk bizi duen prekarizazioari aurre egiteko, azaroan zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte.
“Auzo bizi baten alde” dinamika berri bati ekin zioten iragan urrian Olarizuko gazteek. “Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen” lemapean azaroan zehar egitarau oparoa prestatu du Olarizuko Gazte Asanbladak.
Azaroaren 14ean, osteguna, helduko diote lehenengo ekintzari; “Hitza&Jolas” eta “Dj Malandroren” eskutik musikaz eta giro onez beteko dute Adurtzako Potxi taberna, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Azaroaren 22an, ostirala, auzoko belaunaldi desberdinen arteko solasaldia antolatuko dute 18:30etan Adurtzako auzo elkartean, “nondik gatoz eta nora goaz?” galderari erantzuteko.
Auzoko euskal preso politikoei elkartasuna adieraziko diete Olarizuko gazteek: azaroaren 27an, hilabeteko azken asteazkenero San Cristobal elizan egiten den elkarretaratzera joateko deia luzatu dute.
Azaroko egitarauari 30ean emango diote amaiera, Hemendik Harantz jaialdian. Hemendik Harantz pertsona errefuxiatuak laguntzen dituen elkarte bat da, larunbat horretan elkartearen aurkezpena egiteaz gain, herri bazkaria eta kontzertu berezi bat antolatuko dute.
Gazteak auzoa berpizteko prest
Urrian aurkeztu zuten “Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen dinamika. Kanpainaren helburua auzoak bizi duen prekarietatea salatzea da, horren adibide garbiak dira, komertzio txiki zein tokiko merkatuaren suntsiketa aurrera eramaten ari dela Carrefour edota Mercadona bezalako multinazionalen eraikuntzaren bitartez. Horrez gain, gazteek joko aretoak edota drogaren gorakadaren zuzeneko ondorioak pairatzen dituzte ere. Guzti gorro aurre egiteko antolatu dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!