Auzo kanpoko eragile eta norbanakoek hartu dute protagonismoa Errekaleor defenditzeko Herri Adierazpenean
Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Bitartean, Andra Maria Zuriaren plazatik metro gutxitara, Ensanche 21ek auzoa eraisteko proiektua onartu du.
Elkarretaratzeak ohikoak diren plazan, asanblada itxura hartu du “Herri Adierazpenak”. Herriak hitza hartzea nahi zuten Errekaleor Bizirik!-eko kideek eta hartu dute, proposamenak ere luzatuz. Hitza hartu aurretik, bulegoetan bilduta zaudenei mezua bota die Errekaleorrek: “Hau da gure erantzuna” esan diete.
Ostean, auzo kanpoko eragileek hartu dute hitza. Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Ikasle Mugimenduak, adibidez, bertso formatuan legitimatu du Errekaleorreko proiektua. Gazte Emantzipaziorako Sareak, berriz, argi utzi du bere posizioa Udalaren jarreraren aurrean: “Ez dugu minuturik galduko gazteon emantzipazoari trabak jarri nahi dizkiotenekin”.
Okupazio esperientziaz mintzatu dira Judimendiko gazteak. Izan ere, auzoan ere Gazte Lokala lortu zuten orain dela urtebete baino gehiago. Errekaleorreko proiektuari babesa eman eta eraiste proiektua onartu dutenei “hemen gaude, kalean, herriarekin. Zuek poltronetan jarraitzen duzue” erantzun diete hauek. Baina norbanakoek ere, modu espontaneoan, hitza hartu dute. Horren adierazle, Txema Ramirez de la Piscina, EHU-ko irakaslea. Beste herritar batek, umorea baliatu du galdera bat luzatzeko: “Zer daukate amankomunean Ensache 21ek eta EAJk? Errekaleor botatzeko gogoekin geratuko direla”.
Gainera, sare sozialetan ere, #HerriAdierazpena traolarekin elkartasun mezu ezberdinak jaso dituzte “Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?” galderari erantzunez.
Eraiste plana, 35.000 €-ren truke
Bulegoen barruan, aldiz, aurreikusita zegoena: eraiste proiektua onartu du Ensanche 21ek. BIM Survey hautatu dute proiektua garatzeko. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu du. Hurrengo asteetan, beraz, mugimendu gehiago espero dira; mugimendu hauek ere epaitegietatik pasa beharko dira.
Herri Adierazpena iruditan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!