Asier Lafuente (Lautadako Euskeraren Komunitateko kidea) : “Gure espektatiba guztiak bete dira, hemen lan ildo berri bat abiatu da eta hizkuntza ohituren aldaketak gauzatzeko datuak jaso ditugu”
Euskal Herri mailan lehen aldiz egin den ikerketa baten protagonista izaten ari dira Lautadako hainbat familia eta kuadrilla. Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko aplikatu diren bi metodologia aplikatu dituzte berriki Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean bertako familia eta kuadrilla batzuekin. Prozesua zertan den, eta orain artekoaren balorazioa ezagutzeko Asier Lafuente Lautadako Euskeraren Komunitateko kidea izan dugu Hizpiden.
