AKAB | Salbuespenezko epaitegi eta epaiketak
Askatasuna Kolektiborako Abokatuen taldeko Andu Martinezen kolaborazioa
Gehiago…
Gehiago…
Askatasuna Kolektiborako Abokatuen taldeko Andu Martinezen kolaborazioa
Osakidetzako sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 28rako, baliabide gehiago eta kudeaketa egokia eskatzeko, besteak beste. LAB sindikatuko delegatua da Raul Castillo Txagorritxuko ospitalean. Berarekin hitz egin dugu egungo egoeraren inguruan.
Urtarrilaren 30erako manifestazio bateratua antolatu dute, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean. Antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, kirol jardueretako langileak eta GPS (Gazte Prekarioen Sarea) ere. GPS-ko kidea den Ibon izan dugu Hizpiden.
Enpresa komiteak hainbat sindikaturekin batera salatu dutenaren arabera, Zaintzen Clace langileak presionatzen ari da azken urtean kilometraiagatik kobratutako ordainsariaren zati bat itzuli dezaten.
Andoni Olariagak bi gai ekarri dizkigu Hizpidera. Kapitolioaren asaltoaren kausa eta ondorioak aztertu ditu batetik eta Euskal Herrian ematen ari diren azken kolpe errepresiboen inguruko gogoetak elkarbanatu ditu gurekin.
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eta Al Borde Films ekoiztetxe bilbotarraren “Sólo son peces” film laburra Goya sarien Dokumental sailan lehiatzen diren hamar film laburretako bat da. Olatz Alonso izan dugu Hala Bediko estudiotan, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kidea eta “Solo son peces” pelikulako produktorea eta koordinatzailea.
Zaldibarko zabortegia amildu zenetik ia urtebete igaro den honetan, Lagungu Argitzen elkartasun ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Horren inguruan hitzegiteko Zaldibar Argitu plataformako kide den Jokin izan dugu Hizpidean.
AEB-ko testuingurutik abiatuta aktualitate geopolitikoari lotutako gai ezberdinak ekarri dizkigu Zelaiak.
Mikel Oteroren eskutik izan dugu kolaborazioa
Gasteizko Herritarren Defendatzaileak arrazoia eman dio ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da. Gai honen inguruan hitz egin dugu Zigor Oleaga kazetariarekin.
Urtarrilaren 16an, larunbat honetan 17.30 tan Andra Mari Zuriaren plazan manifestazioa antolatu du Ankerkeriari Stop plataformak Galde Barbado eta Aitor Zelaia gazteei elkartasuna adierazi eta Audientzia Nazionalean izango den epaiketa salatzeko.
Solasaldia izan dugu Oier Azkarraga eta Erika Martinezekin.
Aernnovako langileek eta sindikatuetako ordezkariek, astearte goizean egin zuten manifestazioa amaitu bezain laster, urtarrilaren 12an Gasteizko Los Angeles elizan itxialdia hasiko zutela iragarri zuten.
Enplegua erregulatzeko espedientearen (EEE) aukera ireki zenetik iragarri zuten bezala, enpresa batzordeak ez du kaleratzerik onartuko eta protesta dinamikarekin jarraitzea erabaki du.
Guzti horre inguruan hitz egiteko Aitor Bezares LAB sindikatuko delegatua izan dugu Hizpiden.
2020ko urriaren 12an egindako ekimen batengatik koroaren aurka egin izana leporatu eta Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak izan dira Sortuko 12 kide.
Sortuk manifestazio batera deitu du hilaren 16rako, urriaren 12ko protestarien auzipetzea salatzeko. Hamabi lagun Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu izana eta «1978ko erregimenaren gehiegikeriak» salatuko dituzte, besteak beste. Horren inguruan hitz egiteko Jon Arrieta izan dugu Hizpiden.