Euskal Kantak| Negu giroan, Etxahun Iruriren sehaska kanta eta Leteren “Ni naiz”
Gaurkoan, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.

Lau astetik behin egiten dugun gisara, gaurkoan Hizpidean euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu.
Lehen atalean, euskal kanta zaharren ingurukoan, Etxahun Iruri-ren “Lo hadi Aingürüa” kantaz mintzatu da Jaione. Musikari zuberotarraren bizitzaren nondik norakoak azaldu ondotik, sehaska kantaren bertsio desberdinak ere entzun ditugu, errate baterako, Maddi eta Xelin Oihenartena, Olatz Zugastirena eta Carles Belda katalanarena.
Bertzalde, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenaren harira, Sara “Ni naiz” kantaz solastu da, Hiru Soinu talde senpertarraren moldaketa eta Xiberoots euskal reggae taldearen bertsioak aurkeztuz.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
