«Parad la guerra contra lxs pobres» lelopean mobilizatu dira Gasteizen, Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko
Inor Ez Etxerik Gabe/Derecho a Techo-k deitu du kontzentrazioa, Osasun Publikoa Aurrera plataformarekin eta Osakidetzako errepresentazio sindikalarekin batera. Erakunde publikoen “utzikeriak” eragindako heriotza salatu dute, eta arduradunak seinalatu.