Gorbeia mendia argiztatuko dute maiatzaren 14an, herrien erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Arabak gaueko igoera antolatu du Gorbeia mendira gailurra argiztatzeko. Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena sustatzeko egingo diren ekitaldien artean dago Gorbeia mendia igotzea.

Enpresekin akordioa erdietsita, bertan behera utzi dute greba deialdia kirol jardueretako langileek

Arabako kirol jardueretako langileen asanblada enpresekin bildu da eta horiek egindako proposamena onartzea erabaki du. Hortaz, bertan behera utzi dute maiatzaren 10etik 14ra egindako greba deialdia.

Dozenaka herritar Araian, Osakidetzaren arreta zerbitzuko murrizketen aurka

Osakidetzari Araiako osasun zentroko zerbitzuak berreskuratzeko exijitu diote dozenaka herritarrek, azken asteetan Aguraingo osasun zentroko hutsuneek eragindako egoeraren aurrean: “Herrietako osasun zentroetan murrizketarik ez!”.

Elkarretaratzea deitu du Gasteizko E28 Koordinadorak Bilboko erailketak salatzeko

Gaur, maiatzak 6, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan izango da kontzentrazioa.

Grebak Mercedesen larunbatetan ABEEak iraun bitartean, malgutasunaren abusuaren aurka

LAB eta ESK sindikatuek greba deialdiak egin dituzte Mercedes-Benz enpresan: “Onartezina da enpresak larunbatetan lan egin nahi izatea aldi baterako lan-erregulazioko aldian egonda”.

[ARGAZKI GALERIA] “Aukera historikoa galdu dute”: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aurka bozkatu du Eusko Legebiltzarrak

Eraiki gabe geldituko dira Gasteizen egitekoak ziren alokairu sozialeko 63 etxebizitza

EH Bilduk salatu duenez, Urtaran kabinetearen “gelditasunak” alokairu sozialerako 63 etxebizitza ez eraikitzea ekarri du, eta 126 gehiago eraikitzea airean utzi du. Izan ere, Gasteizko Udalak lursaila Eusko Jaurlaritzari lagatu behar zion, 2009an adostu zuten bezala, baina gaur egun Udalak ez du horrelakorik egin eta, horrela, etxebizitza sozial horiek eraikitzea eragotzi du.

La plantilla de Trelleborg Izarra convoca 8 jornadas más de huelga en defensa de su convenio, tras 9 jornadas de huelga

Es una de las principales industrias de la comarca de Gorbeialdea, empleando alrededor de 150 trabajadores y trabajadoras. El Convenio Colectivo, que finalizó el 31 de diciembre de 2020, afecta a dos tercios de la plantilla, aproximadamente. Tras más de un año de negociación del convenio, el 9 de marzo la plantilla decidió iniciar movilizaciones y huelgas.

Hitzaldi eta ekimen ugari maiatzean, Tapia Legearen aurkako manifestaziorako deia zabaltzeko

Manifestazioa deitu du Araba Bizirik plataformak maiatzaren 14rako “Lurra defendatuko dugu! Tapia Legeari ez!” lelopean. Giroa berotzeko, hainbat hitzaldi egingo dituzte datozen bi asteetan. Hilaren 7an, larunbata, bizikleta martxa ere egingo da Gasteizen.

Mobilizazio eta eztabaida ekitaldiak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Joan den urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: “beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere gure gizarteko ahulenena”.

Arabako kirol-jardueretako langileek grebara joko dute maiatzaren 10etik 14ra

2020ko irailean ere greba egin zuten Gasteizko kirol-jardueretako langileek. Enpresa esleipendunen eta langileen ordezkarien arteko akordiorik gabe, 11 egun igaro zituzten greban, bertan behera utzi zuten arte. Lanuzteak egin zituzten egunero horren ostean, eta baita mobilizazioak ere, baina ez dute orain arte akordiorik lortu.

Izan Bidea dinamikari bultzada emateko, mobilizazioak deitu ditu Sarek Araban maiatzaren 7an

Martxa bana egingo da Añanan, Agurainen eta Gasteizen; Izan Bidea dinamikaren eta 3.127.326km egitearen erronkaren baitan.

Etxebizitza jardunaldiak egingo dituzte Zuiako Gaztetxean maiatzaren 6 eta 7an

Zuiako Gazte Asanbladako kideek antolatu dituzte jardunaldiak. Hitzaldiak, mahainguru eta eztabaida saioen bidez etxebizitzaren problematikari heldu eta esperientziak partekatzea dute helburu, eta bazkaria eta kontzertuak ere izango dira larunbatean.

[HALA BIDEO] El Punto Fijo de Ai Laket!! sigue atendiendo todos los viernes

El Punto Fijo o Servicio de Información y Análisis de Drogas que lleva la asociación Ai Laket!! abre todos los viernes de 19:00 a 22:00 y ofrece asesoramiento y análisis de manera anónima y gratuita.