Mahai-inguru batekin itxiko du GKSk kontrol sozialari buruz hilabetez egin duten lanketa eta egitaraua

Asteazkenean, azaroak 30, egingo dute mahai-ingurua Gasteiz Txikin, 18:30etan. Hacker mugimenduko kide batek, Gasteizko campuseko militante batek eta APELeko kide ohi batek hartuko dute parte.

Nola da Gasteiz sionismoaren konplize?

Israelen aurkako BDZ mugimenduak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek antolatuta, Palestinaren egoerari buruzko jardungo dute asteazkenean, azaroak 30, Agus Gorbea eta Ester Muñozek Gasteizen, Hala Bedi tabernan egingo den hitzaldian.

“Berdin bizitzen jarraitzea saltzen digute, landa eremua sakrifikatzearen truke”

Azpiegitura handiak eraikitzeko proiektu ezberdinek arriskuan jarri dituzte landa eremuak Euskal Herriko txoko ugaritan. Asko gainera, energia berriztagarrienak izanik, kontraesanez beteta etorri dira. Urte luzez lurraren defentsan eta berriztagarriak eskatzen aritutako pertsona eta elkarte ugari aurka agertu dira. Araba Bizirik plataformak landa eremutik datozen ahotsak bildu nahi izan zituen azaroaren 26an, Gasteizen egindako mahai-inguruan: “Berriztagarriak, ze irizpiderekin? Erronkak eta erantzunak landa-eremutik” izenburupean.

Bizitzaren garestitzea jomugan Judimendin

Batutak, Judimendiko Elkartasun Sareak, “zuek bizitza garestitzen, auzoa elkar zaintzen” lelopean bizitzaren gartestitze orokorra salatzeko dinamika abiatu du.

“Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki” lelopean egin dute Itaiak deitutako mobilizazioa azaroaren 25ean

Arkillos 10-eko bizilagunak etxegabetzeko espediente bat abiatu du Udalak

[ARGAZKI GALERIA] Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista aldarrikatu du Gasteizko Mugimendu Feministak

Gehiengo sindikala lortu du Mercedesen akordioari uko egin zion blokeak

ELA, LAB eta ESK sindikatuek langileen batzordearen gehiengoa lortu dute. Uztailean zuzendaritzarekin akordioa sinatu zuen blokeak ordezkariak galdu ditu.

Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista aldarrikatu du Mugimendu Feministak

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean manifestazioak egin dira Arabako dozenaka herritan, Mugimendu Feministak deituta, “Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!” lelopean.

Lanuzteek jarraitzen dute Naipes Fournierren, lan baldintzen okertzearen aurka

Urtarrilaren 6an izango da Hertzainak-en kontzertua Gasteizen, emango duten azkena

“Azkena gure alde” lelopean egingo dute ekimena. Azaroaren 30ean, goizeko 10:00etatik aurrera www.hertzainak.eus webgunean.

Gasteizko lau grebalarien aurkako epaiketa muntai poliziala dela salatu dute eta absoluzioa eskatu

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Turkiak Kurdistanen aurka egindako erasoen aurrean elkartasuna adierazteko

Azterketa tekniko bat aurkeztu dute, AHTaren ordez egungo trenbideak hobetzeko

1.954 milioi euro gutxiagoko kostua izango luke abiadura handiak baino. Arabako, Nafarroako eta Burgoseko Tren Publiko eta Sozialaren Aldeko Plataformek bultzatuta, ingeniari talde batek urtebetez egin du lan “teknikoki bideragarria izango den soluzio bat” emateko, egungo trenbide korridorean oinarrituta.