Martxoaren 8an Arabako kale eta plazak hartzeko hamaika deialdi

Asteazken honetan, martxoaren 8an, mobilizazioak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu mugimendu feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Arabako herrietan, hiriburuan eta auzoetan.

[TEASER] Teresa Ruiz de Arbulo Ugalde | arabera

-Estreno viernes 10 de Marzo-

[HALA BIDEO] Ezin Kabitu taldeak lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuen Gasteizen

Lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuten larunbatean, Ezin Kabitu taldeak berak antolatuta, gizentasunak sortzen duen aurkakotasuna arbuiatu eta pertsona lodiek urteetan jasan dituzten zapalkuntzei «planto» egiteko asmoz. Iaz ekin zioten lodifobiaren aurkako aktibismoa sustatu eta saretzeari, eta orduan proposatu zuten eguna antolatzea.

[HALA BIDEO] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege berriaren aurkako prozesioa Gasteizen

Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformako kideek salaketa-prozesio egin zuten larunbatean, ikasleak doktrinatzen jarraitu dezaten eliza katolikoaren menpe dauden ikastetxeek diru publiko gehiago jasoko dutela salatzeko. Ekintza honekin, Hezkuntza Akordioaren sinatzaileak diren EAJ, PSE, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei adierazi nahi diete hartu duten erabakiarekiko erabateko desadostasuna.

Martxoaren 3ko manifestazioan Ertzaintzak izandako jarrera salatu dute Gasteizen, Amurrion eta Lemoan

Hainbat lagun identifikatu zituzten kalez jantzitako Ertzainek eta bi atxilotu. Desordena publikoak eta agintarien kontrako erasoa egotzi dizkiete.

[Eguneraketa] Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Martxoaren 3ko manifestazioan

Identifikatu ugari izan dira, gainera. Gazte Blokeak mobilizazioa egingo du atxiloketak salatzeko, martxoaren 4an 13:00etan.

[ARGAZKI GALERIA] Sarraskitik 47 urtera, martxoaren 3ko aldarriak bizirik dirau Gasteizko kaleetan

Milaka pertsona mobilizatu dira “Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka”, martxoaren 3ko sarraskiaren omenez sindikatuek eta biktimen elkarteak deitutako manifestazioan.

[ARGAZKI GALERIA] Gradu erregresioen aurka eta «Txanpi»-ren askatasunaren aldeko manifestazioa Gasteizen

Juan Karlos Subijana «Txanpi» euskal preso gasteiztarrari 3.gradua ukatu diote, errekurtso batekin. Beraz, espetxera itzuli behar izan du. Subijanak 21 urte egin ditu dagoeneko espetxean, eta itzuli egin behar izan du orain.

[Eguneraketa] Zaballako espetxean hildako presoa zigortua zegoen, ustez telefono mugikor bat izateagatik moduloz aldatzera behartua

Labrazako herritarrek agerraldia egin dute Batzar Nagusietan, zentral eolikoaren aurka

Gasteizko Itaiak mobilizazioa deitu du martxoaren 8rako, “Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki” lelopean

Akordioa lortu dute Talleres Abasoloko langileek, ia bi hilabeteko grebaren ostean

Langileek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat onartu dute, bi hilabeteko iraupena izango duena gehienez. Enpresak, bere aldetik, dituen zorrak kitatu eta lantegia saldu beharko du, “langile guztiak subrogatuta”.

Juan Karlos Subijanak espetxera itzuli behar izan du, hirugarren gradua ukatuta

Judimendiko emakumeak* ere hasi dira aliantza sareak ehuntzen, martxoaren 8ari begira