Greba feminista orokorra “jarraipen zabala” ari da izaten lehen balorazioen arabera

[ARGAZKI GALERIA] Elkartasun internazionalista eta deskolonializazio prozesua aldarriakatu dituzte Gasteizen, Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean

Azaroaren 29an ospatzen da Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna. 1947ko azaroaren 29an, NBEk Palestina Banatzeko Plana onartu zuen, eta mugarria izan zen sionismoa finkatzeko kolonizazio prozesuak aurrera egiteko. Palestinarekin elkartasun ekimenak data esanguratsu hau baliatu eta kalera ateratzeko deia egin du beste behin ere.

‘Badon’ opera garaikidea abenduaren 1ean estreinatuko dute Gasteizen

Abenduaren 1ean Gasteizen izango du estreinaldi nagusia opera postdramatikoak. Korrikak bultzatuta sortu diren ekimen kulturaletako bat da, kolektiboan sortua.

Zaballako azken heriotza salatzeko mobilizatzeko deia egin du Salhaketak

Espetxeetako heriotzek ez dute etenik. 2023an EAEko espetxeetan bere buruaz beste egin duen hirugarren pertsona da, Salhaketaren datuen arabera. Bigarrena Zaballan. 2020an gutxienez 5 pertsona hil ziren Arabako kartzelan.

Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, ziegan urkatuta

[ARGAZKI GALERIA] Indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatu dute Gasteizen azaroaren 25ean

Kalera ateratzeko deia berriro, Palestinarekin elkartasunaren nazioarteko egunean

Mobilizazioa egingo da azaroaren 29an, Andra Mari Zuriaren plazan, 19:00etan.

Eva Forest kafe-liburudendaren ateak abenduaren 1ean irekiko dituzte

Abendurako programatutako hitzaldi eta kultur ekitaldiak ere iragarri dituzte dagoeneko sare sozialetan.

“Bollerak euskal letretan” mahai-ingurua egingo dute Izarran

Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du

Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren “deriba autoritarioa” salatu ostean etorri da.

14 urte betetzen dira 2009an Euskal gazteriaren aurkako makro operazio errepresibo handienetako bat jarri zela martxan

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak (700 polizia baino gehiago) Euskal Herriko gazte mugimendu eta Ezker abertzalearen aurka hainbat hamarkadetan eman den sarekadarik handiena jarri zuen martxan 2009 urteko azaroaren 25ean. 34 atxiloketa gertatu ziren egun hartan Hego Euskal Herriko herrialde guztietan, 9 Gateizen.

Mobilizazioa deitu dute Gasteizen, talde faxisten elkarretaratzeari erantzunez

Azaroaren 24rako mobilizazioak deitu dituzte talde faxista eta ultraeskuindarrek, eta elkarretaratze antifaxista egingo dute Gasteizen.

Aitor Montes Aramaioko medikuak “jazarpena” salatu du euskaraz egiteagatik

Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bat erasotzea egotzita

Beatriz Ledo Languilla epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra eta bi isun ekonomiko ezarri dizkio Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bati lesioak eragitea egotzita 2021eko otsailaren 23an. Langileak iragarri du helegitea jarriko duela bere errugabetasuna defendatzeko eta bere abokatua lanean ari da jadanik horretan.