Judimendiko A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute auzoko gurasoen ekimenez, eskola estigmatizazioaren aurka
“Segregazioa apurka-apurka amaitzea denon nahia da, eta gurasoen inplikazioa eta konpromisoa gakoa da bide horretan” adierazi dute auzokideek. Orain dela urte batzuk hasi ziren D eredurako saltoa ematen saiatzen, orain lortu dute, eta aurtengo matrikulazio kanpainan aldaketa handia nabaritu da dagoeneko.