Gasteizko Txosna batzordeak abuztuaren 5ean “kaleak hartzeko deia” egin du eta egun osoko egitaraua aurkeztu du

Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda “etenaldi bat” egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko deia egin dute jaietan, abuztuaren 5ean antolatu duten egun osoko egitarauan parte hartzeko gonbita luzatuz.

Desokupazio enpresa batek Abetxukoko familia bat etxetik bota duela salatu dute Errakik eta Etxebizitza Sindikatuak

Desokupazio enpresa batek Abetxukoko familia bat etxetik bota duela salatu dute Errakik eta Etxebizitza Sindikatuak. Jazotakoak salatzeko agerraldia egin dute eta horrelako kasuei aurre egiteko prestatu duten gida aurkeztu dute.

Urtaran nombra directora general de Territorio a una persona con conflicto de intereses

El alcalde de Gasteiz, Gorka Urtaran, ha nombrado directora general del Departamento de Territorio a una persona que ha sido gerente de una promotora inmobiliaria y que, según el secretario del pleno, tiene un indudable conflicto de intereses que le obligan a abstenerse en multitud de decisiones.

Kontzentrazioa egin dute Disport Eki enpresako nagusiaren aurka salaketa jarri duen lankideari babesa adierazteko

Kontzentrazioa egin dute gaur epaitegietan kirol-jardueretako langileek, Disport Eki enpresako nagusiaren aurka salaketa jarri duen lankideari babesa adierazteko eta langileen aurkako jazarpena salatzeko. Enpresa honen arduradunak urteetan zehar izan ditu langileekiko bortxazko jarrerak, irainak eta mehatxuak tarteko.

ERREPORTAJEA | Arabako kirol-jardueretako langileek kontzentrazioa egingo dute langileen aurkako jazarpena salatzeko, langile batek Disport Eki enpresako arduraduna salatu ostean

Duela aste batzuk zabaldu zen Gasteizko hainbat zerbitzu publiko kudeatzen dituen Disport Eki enpresako nagusiak urteetan zehar langileekiko bortxazko jarrerak izan dituela, irainak eta mehatxuak tarteko, joan den ekainaren 24an langile bati egindako eraso bortitzak “marra gorri guztiak” gainditu ostean. Salaketa jarri zaio arduradunari eta kontzentrazioa egingo dute langileek epaitegietan, langileen aurkako jazarpenaren publikoki salatzeko, horrelako kasuak normalizatu ez daitezen.

Desokupak Abetxukon etxebizitza bat hustu duela salatu dute

Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du Desokupa enpresak Abetxukon jardun duela etxebizitza bat husten. Agerraldia egingo dute Erraki sarearekin batera asteazkenean, gertatutakoari buruzko informazioa eman eta enpresa hauen praktikak salatzeko.

Kubako iraultzaren aldeko mobilizazioa deitu du Askapenak

Gaur, uztailak 26, Kubako iraultzaren alde eta blokeoaren aurka egiteko mobilizazioa deitu du Askapenak. Kontzentrazioa 18:30etan izango da Andra Mari Zuriaren plazan, “Blokeoari ez, iraultzari bai!” lelopean.

Denuncian el desahucio de una familia con tres menores a su cargo en San Martín

El Sindicato de Vivienda ha denunciado esta mañana el desahucio de una familia con tres menores a su cargo en el barrio de San Martín. La policía municipal y la comitiva judicial han ejecutado el desahucio sin ofrecer ninguna alternativa habitacional. El colectivo señala que los desahucios se siguen ejecutando a pesar de la moratoria aprobada por el Gobierno.

Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo da larunbatean

Datorren uztailaren 24an Arabako Mendiak Aske plataformak Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo du. Araban proiektatutako zentral eolikoek mehatxatutako natura-ondarea ezagutaraztea da dinamikaren helburua. Iturrietako mendietan egin zen lehenengo martxa eta bigarrena Arkamo mendilerroan izango da.

Tubacexek onartu egin du kaleratutako langileak lanera itzultzea

Tubacexeko Enpresa Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu dira gaur premiazko deialdi batean. Bertan jaso dute multinazionalaren proposamena: kaleratutako langileek lantegietara lanera itzultzeko aukera izango dute.

Tubacexeko langileek grebari eutsiko diote

Tubacexeko Enpresa Batzordeak greba mugagabearekin aurrera egiteko erabakia jakinarazi du eta kaleratzeak baliogabetu zituen epaia efektiboki betetzeko exijitu dio enpresaren zuzendaritzari.

Makroproiektu industrialen aurka Arabako lurra defendatzeko manifestazioa deitu dute Gasteizen urriaren 23an

Makroproiektu industrialen aurka, Arabako landa eremua eta ingurune naturala defendatzeko manifestazioa deitu dute Gasteizen urriaren 23an. Manifestu bateratua egin dute AHT-rik EZ!, Arabako Mendiak Aske, Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua eta Proiektu Honi Ez! plataformek.

Hizkuntzen arteko “desoreka” salatu dute Salburua auzoko hainbat elkartek Udalak programatutako kultur ekimenetan

Gasteizko Udalak uztaila eta iraila bitartean Salburua auzoan programatu dituen kultur ekimenetan “hizkuntzen artean ez dagoela inolako orekarik” salatu dute Sarburu Kultur Elkarteak eta Salburua-Burdinbide eta Larkaiate auzo elkarteek.

El sector de la limpieza de Araba exige un convenio digno

Las trabajadoras del sector de limpieza de Araba se han movilizado para exigir unas condiciones laborales dignas y denunciar que la patronal mantiene bloqueada la negociación del convenio.