Aurrera begirako urratsak aztertuko dituzte ‘EHko Greba Feminista’ asanbladan
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Euskal Herriko emakume* guztiei Gasteizen burutuko duen asanbladara hurbiltzeko deia luzatu die. Aurreko ikasturteko greba arrakastatsuaren ostean, balorazio bileretan atera zen gaietako bat izan zen hau: ikasturte berrian asanblada bat burutzea, hurrengo urratsak baloratzeko.
Helburua, beraz, Emakumeok* Planto prozesua baloratu eta aurrera begirako urratsak lantzeko aukera izatea izango da. Horregatik, EHko Greba Feminista asanblada hau goiz egitea erabaki dute, irailean bertan, azaldu dutenez, “prozesua ongi bideratzeko margena izateko”.
Hitzordua irailaren 22an izango da, larunbatean, 10:00etatik aurrera Aldabe Gizarte-Etxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!