Euskal armagintza sostengatzen duten aurrekontuak salatzeko protesta egingo dute ostiralean, Legebiltzar aurrean
Abenduaren 23an, ostirala, Euskal Parlamentuak 2023 urterako aurrekontuak onartuko ditu. Emakumeok Gerraren Aurka kolektiboa eta Euskal Herriko mugimendu Antimilitarista osoak egin du kontuen aurka, “militaristak direlako eta euskal armagintza laguntzen dutelako”.
Hala ere, Legebiltzarreko talde politikoek ezentzunarena egin dutela salatu dute eragile antimilitaristek haien kritiken aurrean.
Horregatik, aurrekontu militarista horiek salatzeko, Emakumeok Gerraren Aurka taldeak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egiteko deia luzatu du: abenduaren 23an, aurrekontuak onartuko diren egunean, 9:00etan.
“Euskal armagintzarako diru publikorik ez!” lelopean egingo dute protesta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!