Astelehenean ospatuko da HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Sidálavak hiru eguneko egitaraua antolatu du HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Argazkia: Sidálava
HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren abenduaren 1ean. Honen harira Sidálavatik hiru eguneko egitaraua antolatu dute. Nahiz eta astelehenean egingo dituzten jarduera gehienak, gaur izango da hiaen lehenengo ekintza Gasteizko Alde Zaharreko tabernetan 5.000 kondoi banatuz.
Astelehenean HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunean Ojo de Kuervo artistaren laguntzaz egingo dute lehenengo jarduera. Sidálava elkartearen egoitzan mural bat margotuko du artistak goizeko 10:00etan. Ondoren komunikatu bat irakurriko dute 12:30etan eta bukatzeko «Estigma» poema irakurriko dute 13:00etan.
Bitartean, Gasteizko EHUko Elurreta eraikinean, informazio-mahaia eta prebentzio materialaren banaketa egingo du elkarteak.
Egitarauaren azken egunean, abenduaren 2an 19:00etan, Patricia Martínez Marcos de Leónek zuzendutako «De seda y hierro: Vivir en positivo» dokumentala proiektutako dute Vital Fundazioa Kulturunean. Proiekzioa bukatzean bertaratzen direnek dokumentaleko protagonistekin solasteko aukera izango dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
