Aske geratu da Ramon Aldasoro Otxandioko presoa
Miamin atxilotu zuten 1997an eta zortzi espetxe ezberdinetan egon da dispertsatuta. Datozen egunetan harrera-ekitaldi ezberdinak egongo dira Araban: Ramon Aldasorori Otxandion eta Txema Matanzasi Gasteizen.
20 urte egon da preso Otxandioko bizilaguna. Izan ere, bere atxiloketa nahiko berezia izan zen: Aldasoro 1997aren abenduaren 2an atxilotu zuten Miamin, Amerikako Estatu Batuetan. Bertan egon zen preso zenbait urte, Espainiako estatura mugitu arte.
Guztira, zortzi kartzela ezberdinetan egon da Aldasoro espetxeratuta: Miami, Soto del Real, Albacete, Almeria, Villabona, Cordoba, Albocasser eta Murtzia.
Harrera ezberdinak
Azken hilabetean, Arabako preso ezberdinak geratu dira aske. Haiekin lehenengo egunak elkarbanatzeko, harrera-ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Ezker Abertzaleak.
Ramon Aldasororen lehen ongi etorria otsailaren 18an izango da, Otxandion bertan. Gainera, urtarrilaren 27an bazkaria eta ekitaldia egingo dute herrian.
Urtarrilaren 28an, Gasteizen, Txema Matanzasekin ekitaldia egingo dute. Triki-poteoa egongo da eguerdian Hala Bedi Tabernatik hasita; 13:00etan ekitaldia Auzolana Pilotalekuan eta 15:00etan bazkaria. Entzun eta ikusi hemen Matanzasi Araba Hizpiden egindako elkarrizketan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!