Artean genuen tokia berreskuratzea da kontalarien erronka
Itziar eta Odeirekin hitz egiten dugu gaur, Arabazan Kontalarien eskolatik. Ipuingintzaz, trasmisio oralaz eta gure kulturaz hausnartzeko aukera bikaina izan dugu.
70eko harmakan aldaketa kultural nagusi anitzekin batera, ipuingintza eta trasmisio oralaren kultura eten zela baieztatzen dute gure gaurko gonbidatuak. Aurrerago itzulera izan zuen kontalaritza, baina arte kategoriatik kanpo. Geroztik tresnatzat jorratu dugu gehienetan ipuingintza, modu pedagogikoan askotan. Bestalde beste arte motekin nahasi dute askok, kontalaritza urardotuz: ez al da antzerkia hobea? stand up bezalakoa da ezta? performance mota bat da? Ba inondik inora, gure kulturaren ardatz izan dena mende askoz eta gure ahozko herri hezkuntza trasmisioaren mamia da, bederen.
Arabazanen erronka ugari ikusten dituzte, gai guzti hauek gaur egungo gizartean lantzeko eta zaharberritzeko (ala berrizahartzeko?) xedea daukatelarik. Helduentzako ipuinak sustatzea da bat, edota liburutegietatik at lan egitea, plaza propio bat hartuz.
Ondoren, elkarrizketa osoa entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!