Arrosa Sareko kideok martxoaren 24an egingo dugu topo Ondarrun
Bostgarren urtez jarraian, Arrosa Sarea osatzen dugun irration topaketak ospatuko ditugu. Oraingo honetan, kostaldera goaz, Ondarrura. Egun osoko egitarauaren bitartez, irratetako kideen arteko ezagutzak elkarbanatzeko aukera egongo da: software librea, ahozkotasuna, herri hedabideak… Baina ondo pasatzeko parada ere izango da martxoaren 24an, bazkaria eta kontzertuak aprobetxatuz horretarako.
Egitaraua
- 10:30 – 10:50 Ongi etorria
- 11:00 / 11:45
Radixu Irratian: Software librearen erabilera irratian.
Barnategian: Ahozkotasun tailerra.
- 11:45 / 12:30
Radixu Irratian: RadioCloud automatizazio-softwarearen aurkezpena.
Barnategian: Nola egin eskaleta bat?
- 13:00 Mahaingurua: “Herri hedabideen funtzioa gatazkan bizi diren herrialdeetan”
- 15:00 Bazkaria Gaztetxean -Izena emateko azken eguna martxoaren 21ean-.
- 17:00 Kuña txapelketa Gaztetxean
- 17:30 Karaokea Gaztetxean
- 19:00 Kontzertuak Portuko ranpan: Anita Parker eta Nogen
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!