ARGAZKI GALERIA | Espainiako Polizia Nazionalak atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin zuten atzo
"Greba egitea herritar ororen eskubide zibil eta politikoa dela" gogoratu zuten atzoko manifestazioan. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik, Espainiako Polizia Nazionala lau gazteren etxean agertu zen asteartean eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Atzo goizean, azaroak 11, hirugarren bat atxilotu zuten. Atxilotutako gazteak aske dira dagoeneko.
Ernaik deitua, Espainiako Polizia Nazionalak atxilotutako hiru gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa burutu zen atzo. Hiru gazte gasteiztar atxilotu zituen poliziak, astearte eta asteazkena bitarte, aurreko urtarrilaren 30eko Greba Orokorrarekin lotuta. Mobilizazioetan egondako ustezko istiluekin erlazionatuta omen daude atxiloketak.
Asteartean, kalez jantzitako poliziak lau gazte gastiztarren etxeetan agertu ziren Betoñoko komisaldegian deklaratzeko aginduarekin. Horietatik bi kotxeetan sartu eta deklaratzera eraman zituzten, beste biekin, aldiz, ez zuten lortu. Atxilotu ez zuten horietako bat, asteazkenean atxilotu zuten. Atzo arratsaldean aske ziren jada atxilotutako hiru gazteak. Hala ere, zenbait iturrik Hala Bedi-ri adierazi diotenez, oraindik ere atxiloketa gehiago eman daitezke.
Hala Bedi-k jakin duenez, gazteei ez zitzaien jakinarazpen ofizialik eman deklaratzera joateko, soilik hitzez eman zieten deklarazioaren berri.
Ernaik gogor salatu ditu atxiloketak; “greba egitea herritar ororen eskubide zibil eta politikoa dela” gogorarazi zuten atzoko manifestazioan. “Antolatzeko eta borrokatzeko” deia luzatu zioten euskal gazterari, “datorrena datorrela”.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!