[ARGAZKI GALERIA] “Menpekotasunarekin negoziorik ez!” lelopean, manifestazioa egin dute Gasteizen, kalitatezko zaintza-sistema publikoaren alde
Arabako Pentsiodunen Mugimenduak egin du deialdia, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta.
Manifestazioa egin da Gasteizen gaur, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, kalitatezko zaintza-sistema publikoa aldarrikatzeko, menpekotasunarekin negoziorik egingo ez duena. Arabako Pentsiodunen Mugimenduak deitu du mobilizazioa, “Menpekotasunarekin negozioarik ez! Los derechos no caducan con la edad” lelopean.
Egungo gizarte- eta osasun-politikei dagokienez, Covid 19 pandemiak agerian utzi ditu adinekoek erabiltzen dituzten zerbitzu publikoen gabezia larriak: zerbitzu soziosanitarioenak, eguneko zentroenak, etxez etxeko laguntza-zerbitzuarenak, egoitzenak, ospitaleenak eta abar. Adineko pertsona asko bakarrik eta bakartuta egon dira etxe zein egoitzetan.
Zaintza-sistema birpentsatzeko beharra aldarrikatu dute. Izan ere, prekarizatua eta feminizatua izateaz gain, ez die gaur egungo adineko pertsonek dituzten beharrei erantzuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!