ARGAZKI GALERIA | Kultura, giro ona eta Halabelarriak izan ziren Hala Bediren jaialdiko protagonistak
Egun osoko jaialdia antolatu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, igandean Hala Bedi Tabernan. Antzerkia, musika eta giro ona izan ziren protagonistak. Egunak utzitako irudiak bildu ditugu hurrengo argazki galerian.
Antzerkiak, musikak eta jai giroak hartu zuten atzo Kutxi kaleko Hala Bedi Taberna. Egun osoko jaialdia antolatu zuen Hala Bedik ekainean abiatutako bazkide kanpaina berriaren baitan.
Aitor Vinagret-en «Gizasaltsa» antzerkiarek eman zion hasiera jaialdiari eta ostean DJ Sobria & Serena eta DJ Kontrapasek girotu zuten eguerdia Arratsaldean iritsi zen raperoen txanda: Haizeatxo eta MikeL & Javi D aritu ziren mikrofonoan DJ X-en laguntzarekin. DJ L arduratu zen bere musikarekin egitaraua itxeaz.
Halabelarriak aurrera egiteko
Ekainean, Hala Bedik, bazkide kanpaina berria jarri zuen martxan Covid-19ak sortutako egoerak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Igandeko jaialdian Halabelarri egiteko aukera egongo da, baita proiektua bebesteko materiala erosteko aukera ere, Hala Bedi Tabernan montatuko den arropa postuan bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!