[ARGAZKI GALERIA] Kontzentrazioa egin dute Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren alde
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu zuen elkarretaratzea, "Hezkuntza Publikoaren alde. Pribatizazioari ez!" lelopean.
Kontzentrazioa egin dute Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta Gasteizen. Hezkuntza publikoaren alde eta pribatizazioaren aurka egin dute elkarretaratzea.
Manifestazioa Bilbon, azaroaren 6an
Eskola-segregazioaren aurka mobilizatzeko deitu dute Bilboko manifestazioa, «dugun hezkuntza sistema dual, klasista eta arrazistak» eragindako segregazioa, hain zuzen. «Egoera larri» horren aurrean neurri zehatzak har ditzan interpelatuko dute Eusko Jaurlaritza. Zehazki, pribatizazioarekin amaitu dadila eskatzen dute, eskola publikoak administrazioaren lehentasun osoa izan dezala, eta euskarazko murgiltze eredua orokortu dadila.
Horrela, merkatuaren edo familien ahalmen ekonomikoaren menpe egongo ez den hezkuntza-sistema baten aldeko pausuak ematen hasi nahi dute, sistema «euskaldun, ekitatibo eta ez-segregatzaile baterantz aurrera egiteko»
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!