[ARGAZKI GALERIA] Israelek hildako palestinarren izenak ozen irakurri dituzte Gasteizko Judimendi auzoan
Ostiraleko arratsalde osoan zehar Judimendiko parkean, Palestinan gertatzen ari den sarraskiari buruzko informazio mahai bat jarri eta gertatzen ari den genozidioa salatzeko, Israelgo armadak hildako milaka pertsonen izenak ozen irakurri dituzte
Aitortza Ekimenean auzoko talde ugarik hartu dute parte eta txandaka, bost minutuero aldatu dira zeregin horretan. Judimendi Eskola, Angel Ganivet Eskola, Judimendiko Gazte Asanblada, Sumendi elkartea, Batuta, Judimendiko Auzo elkartea eta Judimendiko euskara taldea izan dira horien artean.
Ekimenari amaiera emateko arratsaldeko 19:30ean kontzentrazioa burutu dute “Israel Palestinan egiten ari den genozidioa ozen salatzeko”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!