[ARGAZKI GALERIA] Gradu erregresioen aurka eta «Txanpi»-ren askatasunaren aldeko manifestazioa Gasteizen
Juan Karlos Subijana «Txanpi» euskal preso gasteiztarrari 3.gradua ukatu diote, errekurtso batekin. Beraz, espetxera itzuli behar izan du. Subijanak 21 urte egin ditu dagoeneko espetxean, eta itzuli egin behar izan du orain.
Gradu erregresioak
Juan Karlos Subijanarekin hamaika dira dagoeneko Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren ekimenez hirugarren gradua baliogabetuta kartzelara bueltatu behar izan duten presoak, Behatokiak kaleratutako txostenaren arabera. Roberto Lebrero gasteiztarrari ere, erdi-askatasun erregimena lortu ondoren, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bigarren gradura bueltatzeko errekurtsoa jarri zion orain aste batzuk.
Lakuako Gobernuak eman dituen 32 hirugarren graduetatik 24 errekurritu ditu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!