ARGAZKI GALERIA | Euskal Errepublika aldarrikatu du EHUN mugimenduak Gasteizko parlamentuaren aurrean
Elkarretaratzea egin du Euskal Errepublikaren aldeko EHUN mugimenduak parlamentuaren atarian. "Krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna Euskal Errepublika dela" aldarrikatu dute.
Gasteizko Parlamentuaren aurrean, Euskal Errepublika aldarrikatu du EHUN mugimenduak. Musika, afixak eta ke poteak baliatuz eta Felipe VI.aren argazkiak apurtuz Euskal Herriaren burujabetza defendatu dute bertan bildutakoek.
EHUN Mugimenduko kideen hitzetan Euskal Errepublika da Euskal Herriak herri gisa dituen erronkei aurre egiteko trasna; izan enpleguan, hizkuntzan, hezkuntzan, energian, zaintzan edota pentsioetan besteak beste: «Errepublika propio bat da krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna». Espainiako 78 erregimenak, zein bere monarkiak eta marko autonomikoak Euskal Herritarrak «hondoratze jarraitu» batera bultzatzen dituztela gaineratu dute. «Autonomiak ala Errepublika, hondoratze jarraitua ala bizitza duina», hori da, EHUN mugimenduko kideen hitzetan, Euskal Herriak hartu beharreko erabakia.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!