ARGAZKI GALERIA | Eskola jantokiek bizi duten egoera salatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako “Tupperradan”
Gasteizko ikastetxeetan jantoki zerbitzu egoki bat aldarrikatu zuten atzo dozenaka familiek. Ezarritako neurrien ondorioz ikasleen heren batek baino ezingo du jantokia erabili, familia langile asko alternatiba gabe utziz.
Eusko Jaurlaritzaren aurrean bazkaldu zuten atzo Gasteizko ikastetxe publikoetako familiek jantoki zerbitzu egoki bat aldarrikatzeko. Jantokietan osasun neurriak bermatzea eskatu diote Jaurlaritzari, bai eta honetarako begirale gehiago kontratazea ere.
Arabako ikastetxe publikoetan ikasleen herenak bakarrik erabili dezake jantoki zerbitzua. Bekadunek eta garraoia erabiltzen dutenek lehentasuna izanik, familia langile ugari haurrak eguerdian uzteko alternatiba gabe aurkitzen dira.
STEILAS sindikatuak Hezkuntza Sailak “arazoei aurre egine ta konponbideak bilatu” behar dituela azpimarratu du. Hezkuntza komunitateko eragile desberdinen eskari bateratuak erantzun gabe daudel oraindik gogorarazi du ere sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!