ARGAZKI GALERIA | Erantzun eta konponbide gabe jarraitzen dutela salatu dute ikuskizunetako langileek
Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira ikuskizunetako langileak alarma egoera hasi zenetik bizitzen ari diren "urte gogorra" salatzeko. Ikuskizun eta ekitaldien sektorerako erantzunak eta konponbideak aldarrikatu dituzte.
Teknikariok deituta, Euskal Legebiltzarreraino eraman dituzte langileek aldarrikapenak. Alarma egoera hasi zenetik irtenbiderik gabe daudela salatu dute.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Batzordean izan dira ikuskizunen sektoreko langileak aste honetan. Urtebetean erantzun eta irtenbiderik izan ez dutela adierazi, eta “azken diru-laguntzan aldizkako langileak kanpoan utzi dituztela” salatu dute, besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!