[ARGAZKI GALERIA] Elkarretaratzea Gasteizen, Bidasoa zeharkatzen beste pertsona bat desagertu dela salatzeko
Larunbat arratsaldean, hiru pertsona Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga gurutzatzen saiatu ziren Bidasoa ibaitik. Bik lortu zuten gurutzatzea, baina desagertuta dago hirugarrena. Ibaia zeharkatu zuten horiek eman zioten abisua Frantziako Poliziari. Larunbatetik desagertutako migratzailearen bila ari dira, baina oraindik ez dute aurkitu.
Elkarretaratzea egin zuten atzo, asteartea, Gasteizen, muga zeharkatu nahian Bidasoa ibaian beste pertsona bat desagertu dela salatzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz plataformek deitu zuten kontzentrazioa, “Europa erruduna. Euskal Herria, harrera herria” lelopean.
Larunbat arratsaldean, hiru pertsona Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga gurutzatzen saiatu ziren Bidasoa ibaitik. Bik lortu zuten gurutzatzea, baina desagertuta dago hirugarrena. Ibaia zeharkatu zuten horiek eman zioten abisua Frantziako Poliziari. Larunbatetik desagertutako migratzailearen bila ari dira, baina oraindik ez dute aurkitu. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zortzi pertsona hil dira jada eta milaka dira Atlantikoan edo Mediterraneoan urtero itotzen direnak.
Mugen itxierak migratzen duten petsonen bizitzak arriskuan jartzen dituela salatu dute elkarretaratzean. Migratzaile guztientzako korridore humanitarioak eta igarobide seguruak aldarrikatu dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!